martes, 5 de enero de 2016

METODOLOGIA

Haurrak bere burua ezagutzea eta balioestea nahi dugu, bere gaitasun pertsonalak erabiltzeko ahalmenak jorratuz. Jasotako esperientzien arabera, bere nortasuna eratuz joango da. Autonomia lor dezan, gero eta zailtasun maila haundiagoko jarduerak eskeiniko dizkiogu haurrari, betiere bere mailari egokituak. Era berean, atsedenarekin eta gorputzaren garbitasunarekin zerikusia duten ohiturak sustatuko ditugu, eta baita agindu errezak betetzea, tresnak saio amaieran jasotzea eta antzekoak ere. Haurrek gaitasun motor berriak lortzeko grina dute. Oreka, jarreraren egokitasuna eta lateraltasuna meperatzen duten heinean, euren gaitasun motorrak eta espazio-denboran orientatzeko ahalmenak garatuko dituzte.
Haurraren alderdi positiboak aintzat hartuko ditugu, eta haren mugak onartuko ditugu. Haurra zer egiteko gai den hartuko dugu abiapuntu gisa eta zer egiteko gai ez den. Bere gaitasunak lantzeko aukerak eskainiko dizkiogu.
Bere sormena eta autonomia sendotzen lagunduko diegu. Jarduerak gauzatu eta bizi izan beharko dituzte.
Haurraren erritmoa errespetatu, ez behartu ikaskuntzaren abiaduran, horretarako beheko taulak kontuan hartu beharko ditugu.
Portaera Psikomotorren bilakaera eta ibilbidea errespetatu: tonuaren ezaugarriak, emozionalak, ezagupenezkoak, espazio-denboraren orientazioa; urratsei jarraituz.
Lan giro irekian mugituko gara. Baloreetan hezia (diskriminaziorik gabe) eta hezkidetza gogoan izanik. Ume guztien kirola egiteko aukera eta eskubidea bermatzen dugu.

domingo, 3 de enero de 2016

GALTZEN JAKITEAREN GARRANTZIA

Galtzen irakastea gauza garrantzitsua da kirolari on bat hezitzerakoan. Kirolari batek, porrotari aurre egiten jakin behar dio. Haurrek normalean, haserratzen  eta frustatzen dira galtzean;pentsatzen dute galdu dutela bestea baino txarragoa delako eta bertan bera uzten dute jokua gauzak aldatu ezin direla pentsatzen dutelako. Frustrazio hori kontrolatzen irakatsi behar zaie, ikusiarazi egin behar diegu galtzea ez dela gauza txar bat baizik eta hobetzeko  ibilbidea.Beraz, erronka modura hartu behar dute eta entrenamendu bakoitzean gehiago esfortzatu haien helburuak lortu arte.
Hau irakasteko,nire kasuan, saskibaloizko partiduak prestatzen ditut estrategikoki. Hasieran, motibazioa igotzeko nahiaz, lehiakide eskuragarri batzuen kontra jokatzea ondo datorkie jokalariei. Baina, irabaztera ohitzen hasten direnean, haien jarrera aldatzen doa eta onenak direla pentsatzen hasiko dira , eta honek haien esfortzu maila jaitsiko luke era honetan haien aurrerabidea geldiarazten.Horregatik, garrantzitsua da lehiakide zailen kontra jokatzea noizean behin, galtzeko eta era horretan gehiago ikasten jarraitzeko.
Baita ere esan dezakegu garrantzitsua dela galtzen ikastea, irabazten jakiteko.Zenbat aldiz ikusi ditugu zelaietan apaltasun falta duten jokalariak? Jokalari hauek oso ohituta daude irabaztera eta ezin dira besteen lekuan jarri, horrek enpatia falta adierazten du.Galtzen dakien kirolari batek, irabazten jakingo du besteen lekuan jartzeko gaitasuna izango duelako era honetan ere, errespetua adierazten.



BALOREAK:Disziplina eta esfortzua

Diziplina eta esfortzua,  edozein arlotan, emaitza onak ateratzeko ezinbestekoak direla guztiok dakigu. Nire entrenatzaile esperientziak ikusiarazi dit,txikitatik umeei diziplina zer den irakatsi behar zaiela, kiroletan, eskolan, bizitza orokorrean, arauak daudela eta hauek haustean zigor bat dagoela jakin beharko dute.Txikitatik irakatsi behar den balore bat dela uste dut, gizona ohiturazko gizakia delako eta zenbat eta lehenago ikasi baloreak orduan eta bereganatuagoak  izango dituzte. Gainera, zenbat eta denbora gehiago egon disziplinarik gabe orduan eta zailago izango da disziplina inposatzea.
Gauza bera gertatzen da esfortzuarekin. Inoiz ez dena esfortzatu ezer lortzeko, benetan zerbait lortu nahi duenean ezin izango da esfortzatu txikitatik esfortzatzen ikasi duen pertsona bat bezala.Hau, ezinbestekoa da gure helburuak lortzeko. Hauxe ikasi beharko dute umeek, esfortzuarekin ez dagoela ezinezkorik, ezina ekinez egina dagoela eta ezin garela eten guk nahi duguna lortu arte.
Balore hauek bereganatu duten umeek, kirola arloan edota arlo profesionalean anbizio handiko pertsonak izango dira eta emaitza onak izatera ohituko dira.

Hemen uzten dizuet saskibaloizko film onenetariko baten zati bat. Film honetan, entrenatzaileak balore asko irakasten die taldeko jokalariei, besteak beste, disziplina eta esfortzua.


MOTIBAZIOAREN GARRANTZIA

Motibazioa kirolean eta jarduera fisikoan ezinbestekoa da. Helburuak errendimendu mailakoak edo osasun mailakoak izanik ere, motibaziorik eta eguneroko lanik gabe ez baitira lortzen. Ondorengo artikuluan autoreak motibazioaren nozioaren gainean errepasoa eskaintzen du baita motibazioa suspertzeko baliagarriak izan daitezkeen gomendioak ere.

http://www.ehu.eus/ikastorratza/1_alea/motibazioa.pdf
     

                                       

BALOREAK: Errespetua eta parte-hartzea

Parte hartzea eta errespetua balore garrantzitsuenak ez badira, garrantzitsuenetarikoak bai. Edozein lan-taldetan edota kirol taldetan egoteko balore hauek ondo bereganatuta izan behar ditugu. Parte hartzea , ezinbestekoa da talde bateko lanaren eraginkortasuna ez jaisteko,adibidez, saskibaloi talde batean, 5 jokalari ateratzen dira zelaira.5 jokalari horietatik batek ez badu parte hartzen 5x4 izango dira eta taldeari kalte egingo dio.
 Beraz partaide guztien parte hartzea bultzatuko dut, berdintasunean oinarrituta, hau da, taldean ez dago inor beste norbaiten gainetik, inor ez da beste bat baino hobeagoa edo alderantzis.Honek konfiantza emango die jokalari guztiei eta horrek automatikoki egingo du taldekide guztiek gustura parte hartzea.
Errespetuari buruz hitz egiterakoan hainbat gauza etortzen zaizkit burura, iraintzea, zirikatzea, norbaitek zerbait txarto egiterakoan aurpegiratzea... Adibide hauek jarri ditut, normalean gehien ikusten diren errespetu faltak direlako. Errespetu falta arazoa saiesteko, baita ere, berdintasunean oinarritzen naiz. Guztiak dakite edozein momentuan edonork zerbait txarto egin dezakeela eta horregatik ez zaie ezer aurpegiratu behar,kontrakoa egin behar dela irakatsi behar zaie, animatu behar dira haien artean zerbait txarto egiterakoan, hurrengoan hobetu dezan.
Era honetan jokalari guztiek edota taldekide guztiek haien taldea euskarri bezala izango dute eta gauzak ondo atera arte saiatuko dira  etengabe.