Beraz partaide guztien parte hartzea bultzatuko dut, berdintasunean oinarrituta, hau da, taldean ez dago inor beste norbaiten gainetik, inor ez da beste bat baino hobeagoa edo alderantzis.Honek konfiantza emango die jokalari guztiei eta horrek automatikoki egingo du taldekide guztiek gustura parte hartzea.
Errespetuari buruz hitz egiterakoan hainbat gauza etortzen zaizkit burura, iraintzea, zirikatzea, norbaitek zerbait txarto egiterakoan aurpegiratzea... Adibide hauek jarri ditut, normalean gehien ikusten diren errespetu faltak direlako. Errespetu falta arazoa saiesteko, baita ere, berdintasunean oinarritzen naiz. Guztiak dakite edozein momentuan edonork zerbait txarto egin dezakeela eta horregatik ez zaie ezer aurpegiratu behar,kontrakoa egin behar dela irakatsi behar zaie, animatu behar dira haien artean zerbait txarto egiterakoan, hurrengoan hobetu dezan.
Era honetan jokalari guztiek edota taldekide guztiek haien taldea euskarri bezala izango dute eta gauzak ondo atera arte saiatuko dira etengabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario