Haurrak bere burua ezagutzea eta balioestea nahi dugu, bere gaitasun pertsonalak erabiltzeko ahalmenak jorratuz. Jasotako esperientzien arabera, bere nortasuna eratuz joango da. Autonomia lor dezan, gero eta zailtasun maila haundiagoko jarduerak eskeiniko dizkiogu haurrari, betiere bere mailari egokituak. Era berean, atsedenarekin eta gorputzaren garbitasunarekin zerikusia duten ohiturak sustatuko ditugu, eta baita agindu errezak betetzea, tresnak saio amaieran jasotzea eta antzekoak ere. Haurrek gaitasun motor berriak lortzeko grina dute. Oreka, jarreraren egokitasuna eta lateraltasuna meperatzen duten heinean, euren gaitasun motorrak eta espazio-denboran orientatzeko ahalmenak garatuko dituzte.
Haurraren alderdi positiboak aintzat hartuko ditugu, eta haren mugak onartuko ditugu. Haurra zer egiteko gai den hartuko dugu abiapuntu gisa eta zer egiteko gai ez den. Bere gaitasunak lantzeko aukerak eskainiko dizkiogu.
Bere sormena eta autonomia sendotzen lagunduko diegu. Jarduerak gauzatu eta bizi izan beharko dituzte.
Haurraren erritmoa errespetatu, ez behartu ikaskuntzaren abiaduran, horretarako beheko taulak kontuan hartu beharko ditugu.
Portaera Psikomotorren bilakaera eta ibilbidea errespetatu: tonuaren ezaugarriak, emozionalak, ezagupenezkoak, espazio-denboraren orientazioa; urratsei jarraituz.
Lan giro irekian mugituko gara. Baloreetan hezia (diskriminaziorik gabe) eta hezkidetza gogoan izanik. Ume guztien kirola egiteko aukera eta eskubidea bermatzen dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario