domingo, 3 de enero de 2016

GALTZEN JAKITEAREN GARRANTZIA

Galtzen irakastea gauza garrantzitsua da kirolari on bat hezitzerakoan. Kirolari batek, porrotari aurre egiten jakin behar dio. Haurrek normalean, haserratzen  eta frustatzen dira galtzean;pentsatzen dute galdu dutela bestea baino txarragoa delako eta bertan bera uzten dute jokua gauzak aldatu ezin direla pentsatzen dutelako. Frustrazio hori kontrolatzen irakatsi behar zaie, ikusiarazi egin behar diegu galtzea ez dela gauza txar bat baizik eta hobetzeko  ibilbidea.Beraz, erronka modura hartu behar dute eta entrenamendu bakoitzean gehiago esfortzatu haien helburuak lortu arte.
Hau irakasteko,nire kasuan, saskibaloizko partiduak prestatzen ditut estrategikoki. Hasieran, motibazioa igotzeko nahiaz, lehiakide eskuragarri batzuen kontra jokatzea ondo datorkie jokalariei. Baina, irabaztera ohitzen hasten direnean, haien jarrera aldatzen doa eta onenak direla pentsatzen hasiko dira , eta honek haien esfortzu maila jaitsiko luke era honetan haien aurrerabidea geldiarazten.Horregatik, garrantzitsua da lehiakide zailen kontra jokatzea noizean behin, galtzeko eta era horretan gehiago ikasten jarraitzeko.
Baita ere esan dezakegu garrantzitsua dela galtzen ikastea, irabazten jakiteko.Zenbat aldiz ikusi ditugu zelaietan apaltasun falta duten jokalariak? Jokalari hauek oso ohituta daude irabaztera eta ezin dira besteen lekuan jarri, horrek enpatia falta adierazten du.Galtzen dakien kirolari batek, irabazten jakingo du besteen lekuan jartzeko gaitasuna izango duelako era honetan ere, errespetua adierazten.



No hay comentarios:

Publicar un comentario