Koordinazioari buruzko informazioa. Ze garrantzia duen ,zelan landu...
KOORDINAZIOA
KONTZEPTUA
Koordinazioa, aldi berean mugimendu desberdinak orden, zehaztasun eta abiadura egokiz egiteko ahalmena da.
Koordinazioa ekintza motriz guztietan (ibili, korrika egin, kotxea gidatu, jan, ikasi, hitz egin...) ageri da. Mugimendu orok, txikiena eta soilenak ere, koordinazio maila bat eskatzen du. Edozein mugimendu burutzeko mugitu behar diren gorputzeko zatiak modu egokiz ordenaturik, "koordinaturik" egin behar dira, mugimendu osoa egokia izan dadin.
Kirol teknikoetan, hots, mugimendu konplexu desberdin ugari behar diren kiroletan (adibidez, futbola, saskibaloia, eskubaloia, pilota, hockeya, boleibola eta talde kirol gehienak) oso oso garrantzitsua da koordinazio gaitasun handia edukitzea. Beste kualitate fisiko eta motrizak baina garrantzi handiagoa hartzen du. Kirol hauetan beste kualitateak (indarra, erresistentzia, abiadura,...) garatuak izatea ezinbestekoa da baina kirolariaren kalitatea bere koordinazio ahalmenaren mailan egongo da. Kirol hauetako kualitaterik garrantzitsuena da.
Pentsa dezagun, esate baterako, saskibaloiko jokalariek kontrako taldeko beste jokalariak gainditu, jauzi egin eta airean daudela baloia saskira jaurtitzeko egin behar dituzten mugimendu desberdin piloek zenbaterainoko koordinazio maila behar duten hain denbora laburrean eta zehaztasun gorenarekin egiteko. Edo-eta gimnastek, altuera-jauziko eta luzera-jauziko atletek beren mugimenduak eta jauziak egiteko agertzen dutena. Karatekak, trapezistak eta malabaristak ere oso adibide egokiak dira koordinazio maila handiko gizakiak bezala.
OINARRI FISIOLOGIKOA
Gorputzeko zati desberdinen mugimendu desberdinen koordinazioa gertatzeko nerbio-sistema da arduraduna. Honek mugimenduen koordinazioa gerta dadin gihar-sistemari behar diren aginduak bidaltzen dizkio. Beste modura esanda, koordinazio ahalmena nerbio-sistemak eta gihar-sistemak elkarren artean duten harremanetan gauzatzen da. Koordinazio egokiak nerbio eta gihar sistemen elkarlan egokia eskatzen du.
EBOLUZIOA
Koordinazioa hazkuntzarekin batera joaten da hobetzen eta 20 urte inguruan lortzen da koordinazio mailarik gorena. Behin 25-30 urtetik aurrera gaitasun hau jaisten hasten da baina pixkanaka.
KOORDINAZIOA LANTZEKO ARIKETAK
Ariketa piloa dago eta nahi hainbat gehiago asma daitezke. Kontutan hartu behar dugu mugimendu berezi bakoitzak koordinazio berezi bat eskatzen duela eta jakinik gure gorputzak egin ditzaken mugimendu mota desberdinen kopurua izugarria dela, proportzio bereko koordinazio mota kopurua izango dugu. Eta ildo beretik jarraituz, koordinazio mota bakoitza lantzeko ariketa desberdinak asma daitezkeenez ohartuko gara zenbaterainoko koordinazio ariketa asmatu eta egin ditzakegun.
Bestetik esan beharra dago kirolak oso egokiak direla koordinazio kualitatea lantzeko eta, gehiago edo gutxiago, koordinazio mota asko lantzen dituztela. Eta kirol guztien artean, kirol "teknikoak" edo teknika (trebetasun motriza, hain zuzen) konplexuak eskatzen dituztenak dira egokienak koordinazioa garatzeko. Esaterako, futbola oso egokia da hanken koordinaziorako. Beisbola, pala, eskupilota, saskibaloia, hockeya, boleibola eta tenisa besoetako koordinazioa hobetzeko gauza bera. Korrika egitea, igeriketa, arraunketa, txirrindularitza eta, oro har, erresistentziazko kirolak, berriz, ez dira hain egokiak izaten, ez dute koordinazioa hainbeste garatzen.
Beraz, laburki esanda, kirolak oso ariketa egokiak suertatzen dira kualitate hau lantzeko eta, batez ere, mugimendu konplexuak eskatzen dituztenak. Hala ere, bada beste zenbait ariketa bikain koordinazioa lantzeko. Esate baterako, fandango eta arin-arin azkar dantzatzea, malabarismo ariketak, sokasaltoa, eskailerak "lau hanketara" igo eta jaitsi, ahalik eta azkarren...
Saskibaloian aritzeko beste ariketa mota egin dezakegu, batez ere, oinen koordinazioa lantzeko. Hurrengo bideoan azaltzen dira 3 ariketa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario