Koordinazioa, aldi berean mugimendu desberdinak orden, zehaztasun eta abiadura egokiz egiteko ahalmena da.
Koordinazioa ekintza motriz guztietan (ibili, korrika egin, kotxea gidatu, jan, ikasi, hitz egin...) ageri da. Mugimendu orok, txikiena eta soilenak ere, koordinazio maila bat eskatzen du. Edozein mugimendu burutzeko mugitu behar diren gorputzeko zatiak modu egokiz ordenaturik, "koordinaturik" egin behar dira, mugimendu osoa egokia izan dadin.
Kirol teknikoetan, hots, mugimendu konplexu desberdin ugari behar diren kiroletan (adibidez, futbola, saskibaloia, eskubaloia, pilota, hockeya, boleibola eta talde kirol gehienak) oso oso garrantzitsua da koordinazio gaitasun handia edukitzea. Beste kualitate fisiko eta motrizak baina garrantzi handiagoa hartzen du. Kirol hauetan beste kualitateak (indarra, erresistentzia, abiadura,...) garatuak izatea ezinbestekoa da baina kirolariaren kalitatea bere koordinazio ahalmenaren mailan egongo da. Kirol hauetako kualitaterik garrantzitsuena da.
Pentsa dezagun, esate baterako, saskibaloiko jokalariek kontrako taldeko beste jokalariak gainditu, jauzi egin eta airean daudela baloia saskira jaurtitzeko egin behar dituzten mugimendu desberdin piloek zenbaterainoko koordinazio maila behar duten hain denbora laburrean eta zehaztasun gorenarekin egiteko. Edo-eta gimnastek, altuera-jauziko eta luzera-jauziko atletek beren mugimenduak eta jauziak egiteko agertzen dutena. Karatekak, trapezistak eta malabaristak ere oso adibide egokiak dira koordinazio maila handiko gizakiak bezala.
OINARRI FISIOLOGIKOA
Gorputzeko zati desberdinen mugimendu desberdinen koordinazioa gertatzeko nerbio-sistema da arduraduna. Honek mugimenduen koordinazioa gerta dadin gihar-sistemari behar diren aginduak bidaltzen dizkio. Beste modura esanda, koordinazio ahalmena nerbio-sistemak eta gihar-sistemak elkarren artean duten harremanetan gauzatzen da. Koordinazio egokiak nerbio eta gihar sistemen elkarlan egokia eskatzen du.
EBOLUZIOA
Koordinazioa hazkuntzarekin batera joaten da hobetzen eta 20 urte inguruan lortzen da koordinazio mailarik gorena. Behin 25-30 urtetik aurrera gaitasun hau jaisten hasten da baina pixkanaka.
KOORDINAZIOA LANTZEKO ARIKETAK
Ariketa piloa dago eta nahi hainbat gehiago asma daitezke. Kontutan hartu behar dugu mugimendu berezi bakoitzak koordinazio berezi bat eskatzen duela eta jakinik gure gorputzak egin ditzaken mugimendu mota desberdinen kopurua izugarria dela, proportzio bereko koordinazio mota kopurua izango dugu. Eta ildo beretik jarraituz, koordinazio mota bakoitza lantzeko ariketa desberdinak asma daitezkeenez ohartuko gara zenbaterainoko koordinazio ariketa asmatu eta egin ditzakegun.
Bestetik esan beharra dago kirolak oso egokiak direla koordinazio kualitatea lantzeko eta, gehiago edo gutxiago, koordinazio mota asko lantzen dituztela. Eta kirol guztien artean, kirol "teknikoak" edo teknika (trebetasun motriza, hain zuzen) konplexuak eskatzen dituztenak dira egokienak koordinazioa garatzeko. Esaterako, futbola oso egokia da hanken koordinaziorako. Beisbola, pala, eskupilota, saskibaloia, hockeya, boleibola eta tenisa besoetako koordinazioa hobetzeko gauza bera. Korrika egitea, igeriketa, arraunketa, txirrindularitza eta, oro har, erresistentziazko kirolak, berriz, ez dira hain egokiak izaten, ez dute koordinazioa hainbeste garatzen.
Beraz, laburki esanda, kirolak oso ariketa egokiak suertatzen dira kualitate hau lantzeko eta, batez ere, mugimendu konplexuak eskatzen dituztenak. Hala ere, bada beste zenbait ariketa bikain koordinazioa lantzeko. Esate baterako, fandango eta arin-arin azkar dantzatzea, malabarismo ariketak, sokasaltoa, eskailerak "lau hanketara" igo eta jaitsi, ahalik eta azkarren...
Saskibaloian aritzeko beste ariketa mota egin dezakegu, batez ere, oinen koordinazioa lantzeko. Hurrengo bideoan azaltzen dira 3 ariketa:
Albo bateko nagusitasun motorea da, burmuinaren alde bat lehenago heltzen da. Gure gorputzak, simetria anatomikoa dauka. Alde batetik, nagusitasuna herentziak mugatzen badu ere, inguruaren eraginak ere badu zeresanik. Le Boultzen esanetan: " lateralitatea eskubi edo ezkerreko gorputz adarraren nagusitasuna da". Nagusitasun hau ematen da burmuineko alde bat bestea baino helduagoa delako. Gorputz adar asko berdinak eta simetrikoak dira, baina hauek erabiltzerakoan, askotan modu simetrikoan erabili behar dira, eta horrek alde baten nagusitasuna markatzen du.
Lateraltasuna heredentziaz eta inguruko faktoreaz definitzen da. Pertsona batzuek eskumarekin idazten dute baina beste guztia ezkerrarekin egiten dute. Egile baten ustez hau ez da egokia, esku baten nagusitasuna ezinbestekoa delako espazioarekiko erreferentziak finkatzeko. Nire ustez hau ez da egokia: ume askok, eskumarekin idazten dute horrela erakutsi dietelako baina haien garunean, ezkerreko aldea dute garatuago eta kirola egitean adibidez, ezkerreko eskua edo hanka erabiliko dute. Umeei haien erara lateralitatea garatzen lagundu behar zaie.Esku batekin, bere naturaltasunez ez den eskuarekin idazten bortzatzen badugu, umearengan trauma bat sortuko dugu. Ez diogu utziko bere trebetasunak aurrera eramaten.
Honen adibide gisa nire burua aurkeztu dezaket: nik eskumarekin idazten dut horrela irakatsi zidatelako baina gauza askotarako, horietako bat kirola egiteko, ezkerreko eskua edo hanka erabiltzen dut.
Nagusitasun laterala ez dagoenean finkatuta, saiatuko egoerak sortzen duen esku baten nagusitasuna ahalbidetzen.
Psikomotrizitate gelan, ume bakoitzaren lateralitatea argi ikus dezakegu hainbat ariketetan: plataformetara igotzerakoan zein hanka erabiltzen duten ikustean, salto egiterakoan, objetkuak botatzean, espaldetara igotzerakoan ...
Kirola egitea
osasuntsua dela gehienek dakite, eta ez badakite, blog hau bisitatu ostean horretaz
baino gauza gehiagoz jabetuko dira.
Badakizue kirola
eta hezkuntzaren lotura zein den?
Kirolarik gabe ezin izango genuke hezkuntzako esparru guztiak
landu,adibidez, motrizitate fina(presizioa behar duena) landu dezakegu klasean
baina motrizitate lodia(gorputza osoaren mugimenduak) lantzeko espazio handia
eta heziketa fisikoko ariketak beharko genituzke.
Hau lantzeko, edozein kirolaz baliatu gintezke,futbola,saskibaloia, igeriketa, sokarekin salto egin...
Hau lantzea ezinbestekoa da kirolari on bat izateko.