viernes, 13 de noviembre de 2015

Lateralitatea

Albo bateko nagusitasun motorea da, burmuinaren alde bat lehenago heltzen da. Gure gorputzak, simetria anatomikoa dauka. Alde batetik, nagusitasuna herentziak mugatzen badu ere, inguruaren eraginak ere badu zeresanik. Le Boultzen esanetan: " lateralitatea eskubi edo ezkerreko gorputz adarraren nagusitasuna da". Nagusitasun hau ematen da burmuineko alde bat bestea baino helduagoa delako. Gorputz adar asko berdinak eta simetrikoak dira, baina hauek erabiltzerakoan, askotan modu simetrikoan erabili behar dira, eta horrek alde baten nagusitasuna markatzen du. Lateraltasuna heredentziaz eta inguruko faktoreaz definitzen da. Pertsona batzuek eskumarekin idazten dute baina beste guztia ezkerrarekin egiten dute. Egile baten ustez hau ez da egokia, esku baten nagusitasuna ezinbestekoa delako espazioarekiko erreferentziak finkatzeko. Nire ustez hau ez da egokia: ume askok, eskumarekin idazten dute horrela erakutsi dietelako baina haien garunean, ezkerreko aldea dute garatuago eta kirola egitean adibidez, ezkerreko eskua edo hanka erabiliko dute. Umeei haien erara lateralitatea garatzen lagundu behar zaie.Esku batekin, bere naturaltasunez ez den eskuarekin idazten bortzatzen badugu, umearengan trauma bat sortuko dugu. Ez diogu utziko bere trebetasunak aurrera eramaten. Honen adibide gisa nire burua aurkeztu dezaket: nik eskumarekin idazten dut horrela irakatsi zidatelako baina gauza askotarako, horietako bat kirola egiteko, ezkerreko eskua edo hanka erabiltzen dut. Nagusitasun laterala ez dagoenean finkatuta, saiatuko egoerak sortzen duen esku baten nagusitasuna ahalbidetzen. Psikomotrizitate gelan, ume bakoitzaren lateralitatea argi ikus dezakegu hainbat ariketetan: plataformetara igotzerakoan zein hanka erabiltzen duten ikustean, salto egiterakoan, objetkuak botatzean, espaldetara igotzerakoan ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario